Zerbitzuen karta

Zerbitzuen karten helburua da arlo bakoitzak kudeatutako zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak zabaltzea, eskaintzen diren zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak herritarrei ezagutaraztea, eta zerbitzu horien erabiltzaileek dituzten eskubide eta bermeak jakinaraztea. 

Zerbitzuen karta

2018-2019ko Sozietateen gaineko Zergaren Zerbitzuen karta (PDF)

Helburua

Zerbitzu kartaren helburua da herritarra artatzerakoan (aurrez aurre bezala telefonoz eta Internet bidez) benetako laguntza eta informazioa ematea eta prozedurak ahalik eta gehien erraztea, iruzurraren aurkako politikari jarraituz zergaduna bere borondatez aitortzera anima dadin.

Zerbitzu karten ekarpenak

  • Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egitea.
  • Zergadunek eta beren ordezkariek gugandik espero dutena aztertzea.
  • Kanpaina bakoitzerako hainbat konpromiso finkatzea, gure zerbitzuetatik espero dutenarekin bat etorriz.
  • Konpromiso horiek zenbateraino lortu diren neurtzea, adierazleen bidez.
  • Neurri zuzentzaileak ezartzea gerta litezkeen desbideraketei aurre egiteko.
  • Gure prozedurak etengabe aztertzea konpromisoak zerbitzuen eskarira egokitzeko.
  • Zergadunen eta beren ordezkarien partaidetza bultzatzea haien kexa eta iradokizunei erantzunez eta gogobetetze maila neurtuz (elkarrizketak, galdera sortak, etab.).

Konpromisoak

Besteak beste, arlo hauek eragiten dituzte:

  • Webgunearen edukiak, laguntza programak, eta abar lehenbailehen argitaratzea.
  • Bai aurrez aurre bai telefonoz, zergaduna hobeto artatzea.
  • Tramitazio denborak murriztea.
  • Itzulketak azkar egitea.
  •