Gipuzkoako Udalen Zerga eta Aurrekontu Estatistikak (1993-1999)

Argitaratze data: 2000-02-01

Argitalpen honetan, Gipuzkoako udalen 1993-1999 epealdiko zerga eta aurrekontu magnitude nagusien sorta bat eskaintzen dizugu. Informazioa bi ataletan egituratu dugu: Lehen atalean, udalerriek 1993-1997 epealdian izandako jarduera ekonomiko-finantzarioa aztertu dugu, aurkeztu dituzten aurrekontuen likidazioak begiratuz; eta bigarren atalean, 1993-1999 epealdiko aurrekontu lokalak eta udal ordenantza fiskalak jaso ditugu. Datu hauek hedatzearen helburua da Gipuzkoako udal erakunde desberdinak bai elkarren artean eta bai beste esparruetako herri administrazioekin parekatzea ahalbidetuko duen datu base zabala eskaintzea.

Argitalpen hau PDF formatuan eskura dezakezu:

Ohar garrantzitsua:
Argitalpen honetan azaltzen den informazioak soil-soilik argibide izaera du; hau da, gidaliburu bat da besterik gabe; beraz, Administrazioa ez du inolaz ere lotzen. Informazioa ematea du helburu; beraz, argitalpen datan indarrean dagoen informazioa ematen du, dagoen-dagoenean.