​​​​​​​«Fiskalitatean ideia berritzaileak» 2022-2023 ikasturteko saria ikastetxe gipuzkoarrentzat

Ogasun eta Finantza Departamentutik 2022/2023 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek "fiskalitatean ideia berritzaileak" sariaren deialdia egin dugu.

Leihaketaren helburua da ikastetxe horietako ikasleengan ideiak, sormena eta talentua bultzatzea, zerga obligazioak borondatez betetzeari eta zerga iruzurrari aurre egiteari begira.

Halaber, eta aurreko urteetako deialdiei jarraipena emanez, beste ideiarik baztertu gabe, aukera ona da TicketBAI proiektuari buruzko proposamenak aurkezteko. TicketBAIri buruzko informazio eguneratua gure webgunean dago eskuragarri.

 

Informazio gehiago