Fiskalitatean ideia berritzaileak 2026

Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei zuzendutako lehiaketa

Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko 2026ko edizioa, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa sortu berriei irekia.

Lehiaketa honen helburua da betebehar fiskalak betetzeko laguntza zerbitzu berriak ezartzeko ekarpenak egitea, bai eta zerga iruzurraren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzen laguntzea ere.

Aurreko edizioan bezala, honetan ere, lurraldean sortu berri diren enpresek parte hartzeko aukera izango dute.

Sariak:

  1. Gipuzkoan erroldatutako pertsona fisikoen kategoria:
    • 1. Saria: 1.500€ + MacBook Air (M4) motako ordenagailua edo antzekoa.
    • 2. Saria: 750€ + telefono adimendun bat, Iphone 17 motakoa edo antzekoa.
  2. Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berrien kategoria:
    • Sari bakarra: 10.000€ 


Ideiak aurkezteko epea:

  • 2026ko martxoaren 17an hasi eta maiatzaren 6an, 14:30etan, bukatuko da.

Informazio gehiago