Modalitate mekanizatua

Modalitate horretan zergadunak dokumentazioa Errenta Mekanizatuko Bulego batean aurkeztu eta teknikari batek autolikidazioa egiten laguntzen dio.

Zergadunaren lekuan beste pertsona bat baimendu nahi bada autolikidazioa aurkezteko, horrek sinadura eskuordetzeko baimena (PDF) eta bien Nortasun Agiriak aurkeztu behar ditu.

Nork aurkez dezake errenta mekanizatua?

Aitorpen mekanizatua edozein zergadunek egin dezake ondokoek ezik:

  • Jarduera ekonomikoen etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespen arruntaren metodoa erabiltzen dutenak. Era berean, jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespen erraztuaren bidez kalkulatu eta Zergaren Foru Arauaren 78. artikuluan aurreikusitako inbertsio eta beste jardueren kenkarietaz baliatzen diren zergadunek ezin izango dute aitorpen mekanizatuaren modalitatea erabili.
  • Errenta egozpenak lortzen dituzten zergadunak (gardentasun fiskala eta paradisu fiskaletako inbertsio kolektiboa).
  • 30.000 euro baino gehiagoko eskualdaketak dituzten zergadunak.
  • Zergaldian hamar eskualdaketa baino gehiago egin dituzten zergadunak.

Aurkezteko lekua eta hitzordua

Gipuzkoako hainbat tokitan Errenta Mekanizatuko Bulegoak daude, eta bertan errentaren aitorpen mekanizatua aurkez dezakezu,  betiere hitzordua aurrez eskatuta, apirilaren 16tik ekainaren 8ra (epea luzatu daiteke ordu libreak egonez gero). Bi modutara eskatu daiteke hitzordua:

  • Telefonoz, 902 100 040 zenbakira deituz.
  • Webgune honetan Zerbitzu eta Tramiteak Internet bidez saileko ”Errenta makanizatuaren hitzordua” atalean. Zerbitzu horretatik dagokizun Errenta Mekanizatuko Bulegoan aitorpena aurkezteko eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu. Hori guztia pauso gutxitan.

Zein paper eraman behar dira?

Aitorpena egin ahal izateko ondokoak eraman beharko dituzu:

  • Sarrera, gastu, murrizpen, kenkari, eta abarren egiaztagiriak.
  • Kontu korronteko 20 digituak, aitorpenetik ateratzen den ordainketa edo sarrera helbideratzeko.

Enpresaburu eta profesionalek, horietaz gain, Bulegora joan baino lehen ondoko eranskinak beteta aurkeztu behar dituzte:
Jardueraren etekinaren eranskina. Erabilitako zenbatespen erregimenaren arabera ondokoen arteko bat izango da:

PDF artxibo horiek inprima daitezke aitorpenerako egiaztagiri gisa. 

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa 
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, zergadunak adierazitako kontuan kargatuko da zerga zorra.

Ordaintzeko bi modu daude, ordainketa zatitzen den edo ez:

  • Zorra ez bada bi zatitan ordaindu nahi, 2012ko uztailaren 2an kargatuko da zergadunaren kontuan.
  • Bi zatitan ordaintzea aukeratzen bada, bi kargu egingo dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2012ko uztailaren 2an.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2012ko azaroaren 12an.

Itzultzekoa :
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da.