- gipuzkoa
- Ogasuna
- Zergak
- Ereduak
- 109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
- 109 eredua (2011)
- Modalitatea: Papera
Modalitatea: Papera
Modalitate horretan zergadunak aitorpenaren inprimakia kalkulu guztiak bere kabuz eginez betetzen du. Inprimakian daude behar bezala betetzeko argibideak. Hala ere, kalkuluko akatsak saihestu nahi badira, hobe da aitorpena beste edozein modalitatetan egitea (mekanizatua, internet bidez,...).
Inprimakia
Eredua Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuragarri dago errenta kanpainan zehar eta Zerga Bulegoetan.
Prozedura
109 eredua behar bezala beteta entregatuko da aitorpenaren frogagiriekin batera, aukeratutako aurkezpen lekuan.
Aurkezteko lekua
- Positiboak eta ordaintzekoak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza eta entitate laguntzaileetan.
- Negatiboak eta itzultzekoak (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak eta Herritarren Arretarako bulegoak.
Autolikidazioaren emaitza
Ordaintzekoa
Aitorpena aurkezteko momentuan bertan sartuko da zerga zorraren zenbatekoa.
Ordaintzeko bi modu daude, ordainketa zatitzen denaren edo ez denaren arabera:
- Zergadunak zorraren ordainketa zatitzen ez badu, zerga zorraren guztizko zenbatekoa ordainduko da.
- Zergadunak zorraren ordainketa zatitzea erabakitzen badu, bi ordainketa egingo dira:
- Lehenengoa, zergaren % 60koa, aitorpena aurkezterakoan ordainduko da.
- Bigarrena, zorraren % 40koa, helbideratzea derrigorrezkoa denez, zergadunak adierazitako kontuan kargatuko da 2012ko azaroaren 12an.
Itzultzekoa
Itzulketa nahitaez helbideratuta kobratuko da. Beraz, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da.