Aitortu beharreko errentak

Zergadunak urte naturalean lortutako etekin eta irabazi guztiak aitortu behar ditu, non lortu direna alde batera utzita. Etekin eta irabaziak honakoak izango dira:

  • Lanaren etekinak (soldatak, pentsioak, etab.)
  • Kapital higigarriaren etekinak (kontuen interesak, letrak, dibidenduak...)
  • Ondasun higiezinen (etxebizitza, lokal, etab.) alokairutik etorritako kapital higiezineko etekinak edo ondasun horien titularitateak emandakoak.
  • Jarduera ekonomikoen etekinak (enpresaburuak eta profesionalak)
  • Ondare irabazi eta galerak (pisuen salmentak, akzioena...)
  • Errenta egozpenak (nazioarteko zerga gardentasuna)

Era berean, ondasun komunitateko, banatu gabeko herentzietako edo antzeko entitateko kide diren kasuetan erakunde horiek lortu dituzten etekinak aitortu beharko dira horietan duten partaidetzaren eta etekin horiek duten izaeraren arabera kalifikatuz (adibidez, garraioan jarduten den ondasun komunitate batean komuneroek etekin horiek jarduera ekonomikoarenak bezala egotziko dituzte, aldiz, komunitateak pisu bat alokatzen badu, etekinak kapital higiezinaren etekin bezala egotzi beharko ditu).

Aurten salbuespen asko izango dira beren berezitasun eta mugekin, ezintasun iraunkor osoa, kaleratzearen kalte-ordainak, zurztasun pentsioa eta beste hainbat.