Internet bidezko modalitatea

 

Aitorpena internet bidez eta Zergabidea erabiliz aurkezteko gidak eta bideoak

Gidak

Errenta aitorpenaren aurkezpena ZergaBidean, pasahitz operatibo, B@kQ, BAK edo ziurtagiririk gabe (PDF).

Erabiltzaile indartsu batekin (pasahitz operatiboa, B@kQ, BAK edo ziurtagiria erabiliz) idazkiak zein aitorpen gehienak aurkeztu daitezke internet bidez, horien artean errenta eta ondare aitorpenak. Erabiltzaile ahul bat erabiliz, errenta aitorpena aurkeztu daiteke. Gida honetan azaltzen da nola eskuratu erabiltzaile ahul bat eta nola aurkeztu  harekin aitorpena.

Errenta aitorpena internet bidez eta ZergaBidea erabiliz aurkezteko gida osoa (PDF)

Errenta aitorpenaren aurkezpen osoa bi erabiltzaileentzat: indartsua (pasahitz operatiboa, B@kQ, BAK edo ziurtagiria) eta ahula.

B@kQ kodea lortzeko gida

Zer da, zertarako balio du eta nola lortzen da B@kQ kodea. Kasu gehienetan, hura eskuratzeko bulego batera joan behar da, eta gaur egun ezinezkoa da COVID-19a dela eta. Horregatik, BAK kodea lortzea gomendatzen da.

BAK kodea lortzeko gida

Zer da, zertarako balio du eta nola lortzen da internet bidez BAK kodea,  modu errazean eta etxetik atera gabe.

Beste pertsona baten ordezkaritza (ezkontidearena esate baterako) lortzeko gida.

Ordezkaritza lortuz gero, posible izango da, beste zerbitzu telematikoen artean, ordezkatutako pertsonaren informazio fiskala edo proposamena Zergabidea plataformara jaistea haren errenta aitorpena aurkezteko.

 

 

Bideoak

Bideotutoriala, internet bidez errenta aitorpen bat aurkezteko, informazio fiskala jaitsita.

Bi ezkontideen informazio fiskala ZergaBidera deskargatzen da, aitorpen guztiak prestatzen dira (bai banakako biak eta bai baterakoa) eta baterako aitorpena aurkezten da.

 

Bideotutoriala, internet bidez errenta aitorpen bat aurkezteko, autolikidazio proposamena jaitsita

Zuzena ez zen proposamen bat deskargatzen da ZergaBidera, etekin bat gehituz zuzentzen da eta emaitza berri batekin aurkezten da aitorpena.

 

Prozedura

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:

1º) Datuak betetzea:
ZERGABIDEA plataforma web berria erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

Bi modutan bete daitezke aitorpenak: datuak zuzenean sartuz edo ZERGA INFORMAZIOA gure webgunetik jaitsiz. Programatik bertatik jaitsi daitezke datu fiskalak, edo, lehendabizi ordenagailuan gorde eta, horren ondoren, handik programara inportatu.

Noren datu fiskalak jaitsi daitezke ZERGA INFORMAZIOA ataletik?

Zergadunak: norberaren datuak, edo 001 ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonenak, pasahitz operatiboa, B@kQ edo ziurtagiri kualifikatua erabilita.

Ordezkari profesionalak: 001-P edo 001-RP ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonen datuak, ziurtagiri kualifikatua erabilita.

2º) Transmititzea:

Zergadunak: kontraste datu bat sartuz (aurreko urteetako errenta aitorpen baten kuotaren zenbatekoa), pasahitz operatiboa, B@kQ edo ziurtagiri kualifikatua erabiliz.

Ordezkari profesionalak: ziurtagiri kualifikatua erabiliz.

3º) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

A) Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Horrela, aitorpena bidalitakoan amaituko da aurkezpena, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Transmisioaren kontraste gisa pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiltzea.
  • Ohiko etxebizitza aitorpenaren urtean erosita ez egotea, eta aitorpenean adierazitako datuak eta ZERGA INFORMAZIOA zerbitzuan jasotakoak berdinak izatea.

B) Aurreko A) puntuko baldintzak betetzen ez badira, honela aurkeztuko dira frogagiriak:

Zergadunak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu lehenetsia da. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

- Presentzialki: gure bulegoetan entregatu daitezke frogagiriak, DINA4 tamainako gutun-azal zuri baten barruan. Gutun-azalaren kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri behar dira. Gutun-azalarekin batera, autolikidazio orriaren bi kopia entregatu behar dira, ZergaBidearen gure urdinetik eskuratuko direnak.

Ordezkari profesionalak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu bakarra. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2020ko  uztailaren 30ean kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2020ko uztailaren 30ean.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2020ko azaroaren 10ean.

Ordaintzeko beste bi modalitate daude -ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea-,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko: 

  • Zatikatzen ez bada, 2020ko uztailaren 30era arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2020ko uztailaren 30era arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2020ko azaroaren 10era arte.

Ordainketa gutuna, Entitate finantzarioak bailabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa gutuna  lortzen da ZergaBidea plataforman, edo  departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada, aldiz, ZergaBidea plataforma erabili behar da.