Proposamena modalitatea

Bideotutoriala proposamena internet bidez onartzeko, emaitza aldatu eta gero
Proposamena onartzen da haren emaitzan errentamendu bat eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik araututako kenkaria sartu eta gero.

Internet modalitatea

2023ko urritik aurrera, identifikazio eta sinadura elektronikorako BakQ ziurtagiria beharko da Ogasun eta Finantza Departamentuaren zerbitzu elektronikoetara sartzeko.

Ziurtagiri honek ezaugarri hauek ditu:
- Erabiltzailea bertaratu gabe lor daiteke. 
- Segurtasun handiagoa eskaintzen du. 
- Hirugarrenen ordezkari gisa jarduteko aukera ematen du.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste administrazio batzuen gainerako tramite elektronikoetara sartzeko aukera ere ematen du. 

Aldaketa honen ondorioz, Ogasun eta Finantza Departamentuko zerbitzu telematikoak erabiltzeko BAK baliagarria izateari utziko dio.

Errenta aitorpenaren aurkezpena ZergaBidean, BakQ, BAK edo ziurtagiririk gabe (PDF).
Erabiltzaile indartsu batekin (BakQ, BAK edo ziurtagiria erabiliz) informazio fiskala deskarga daiteke eta errenta eta ondare aitorpenak internet bidez aurkez daitezke. Erabiltzaile ahul bat erabiliz, errenta aitorpena aurkeztu daiteke. Gida honetan azaltzen da nola eskuratu erabiltzaile ahul bat eta nola aurkeztu harekin aitorpena.

 

Errenta aitorpena internet bidez eta ZergaBidea erabiliz aurkezteko gida osoa (PDF)
Errenta aitorpenaren aurkezpen osoa bi erabiltzaileentzat: indartsua (BakQ, BAK edo ziurtagiria) eta ahula.

 

Ezkontidea edo hirugarren pertsona baten errenta aitorpena internet bidez aurkezteko gida (PDF)
Hirugarren pertsonen errenta aitorpenak erabiltzaile indartsu edo ahularekin aurkezteko aukeren eskema.

 

BakQ kodea lortzeko gida
Zer da, zertarako balio du eta nola lortzen da BakQ kodea. 

Bideotutoriala, internet bidez errenta aitorpen bat aurkezteko, informazio fiskala jaitsita (ezkontideak EMANDAKO ordezkaritzarekin)
Bi ezkontideen informazio fiskala ZergaBideara deskargatzen da, aitorpen guztiak prestatzen dira (bai banakako biak eta bai baterakoa) eta baterako aitorpena aurkezten da.

 

Bideotutoriala, errenta aitorpena internet bidez aurkezteko, zerga informazioa jaitsita (ezkontideak ordezkaritzarik EMAN GABE)
ZergaBideara bi ezkontideen zerga informazioa deskargatzen da, aitorpenak prestatzen dira(banakako biak eta baterakoa) eta banakako bi aitorpenak aurkezten dira.

 

Bideotutoriala, internet bidez errenta aitorpen bat aurkezteko, autolikidazio proposamena jaitsita
Zuzena ez zen proposamen bat deskargatzen da ZergaBideara, etekin bat gehituz zuzentzen da eta emaitza berri batekin aurkezten da aitorpena.

 

Prozedura

Modalitate honen erabiltzaileak izan daitezke:

  • Zergadunak: partikularrak eta enpresariak zein profesional autonomoak
  • Ordezkari profesionalak: aholkulari eta kudeatzaileak

Hona hemen urteko errenta aitorpena internet bidez aurkezteko urratsak:
 

1º) Datuak betetzea:


ZERGABIDEA plataforma web berria erabili behar da. Gure webgunean bakarrik eskura daiteke. Zergadunek eta ordezkari profesionalek programa berdina dute.

Bi modutan bete daitezke aitorpenak: datuak zuzenean sartuz edo ZERGA INFORMAZIOA gure webgunetik jaitsiz. Programatik bertatik jaitsi daitezke datu fiskalak, edo, lehendabizi ordenagailuan gorde eta, horren ondoren, handik programara inportatu.

Noren datu fiskalak jaitsi daitezke ZERGA INFORMAZIOA ataletik?

  • Zergadunak: norberaren datuak, edo 001 ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonenak, BAKBakQ edo ziurtagiria erabilita.
  • Ordezkari profesionalak: 001-P edo 001-RP ereduarekin horretarako baimena eman dieten pertsonen datuak, ziurtagiria erabilita.
     

2º) Transmititzea:

Zergadunak: kontraste datu bat sartuz (aurreko urteetako errenta aitorpen baten kuotaren zenbatekoa edo autolikidazio proposamenaren kodea), BAK, BakQ edo ziurtagiria erabiliz.

Ordezkari profesionalak: ziurtagiria erabiliz.
 

3º) Frogagiriak aurkeztea (zergadunak edo ordezkari profesionalak):

A) Ez da frogagiririk aurkeztu behar. Horrela, aitorpena bidalitakoan amaituko da aurkezpena, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira:

  • Transmisioaren kontraste gisa pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiltzea.
  • Ohiko etxebizitza aitorpenaren urtean erosita ez egotea, eta aitorpenean adierazitako datuak eta ZERGA INFORMAZIOA zerbitzuan jasotakoak berdinak izatea.

B) Aurreko A) puntuko baldintzak betetzen ez badira, honela aurkeztuko dira frogagiriak:

Zergadunak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu lehenetsia da. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

- Presentzialki: gure bulegoetan entregatu daitezke frogagiriak, DINA4 tamainako gutun-azal zuri baten barruan. Gutun-azalaren kanpoaldean IFZ eta izen-abizenak jarri behar dira. Gutun-azalarekin batera, autolikidazio orriaren bi kopia entregatu behar dira, ZergaBidearen gure urdinetik eskuratuko direnak.

Ordezkari profesionalak

- Internet bidez: frogagiriak aurkezteko modu bakarra. Aurrenik, frogagiriak eskaneatu behar dira fitxategi bat edo bat baino gehiago lortzeko. Horren ondoren, ZergaBidearen gune urdinetik aitorpena hautatu behar da eta fitxategiak erantsi.

Autolikidazioaren emaitza

Itzultzekoa
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da

Ordaintzekoa
Ordainketa modalitate nagusia helbideratzearena da. Modalitate honetan, zergadunak adierazitako kontuan kargatzen da zerga zorra. Bi modutan ordaindu daiteke, ordainketa zatikatzen den edo ez:

  • Ordainketa zatikatzen ez bada, 2022ko  uztailaren 1ean kargatzen da kontuan.
  • Zatikatzen bada, bi kargu egiten dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2022ko uztailaren 1ean.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2022ko azaroaren 10ean.

Ordaintzeko beste bi modalitate daude -ordainketa gutuna eta ordainketa pasabidea-,  eta bietan aukera dago ordainketa bi zatitan egiteko: 

  • Zatikatzen ez bada, 2022ko uztailaren 1era arte ordaindu daiteke.
  • Zatikatzen bada, bi ordainketa daude:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2022ko uztailaren 1era arte.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2022ko azaroaren 10era arte.

Ordainketa gutuna, Entitate finantzarioak baliabide horrekin ordaintzeko eskaintzen dituen hainbat bide erabil daitezke (Entitatearen lehiatila, kutxazain automatikoa, banka elektronikoa). Ordainketa gutuna  lortzen da ZergaBidea plataforman, edo  departamentuko herritarren arretarako bulegoetan.
Ordainketa pasabidea erabiltzen bada, aldiz, ZergaBidea plataforma erabili behar da.