Zerga informazioa eskuratzea

 

2021eko Zerga informazioa 2022ko martxoaren 15tik aurrera lortu daiteke.

Zerga informazioa

Aurreko urteetan bezala, martxoaren erdialdetik aurrera, zergadunek Gipuzkoataritikpasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita, jo dezakete errenta aitorpenaren ekitaldiari dagokion ZERGA INFORMAZIOAra (sarrerak, gastuak, atxikipenak, eta abar.)

Pasahitz operatiboa

Zer da?

Pasahitz operatiboa autentifikazio-sistema bat da, helburu hau duena: Gipuzkoako zergadun guztiak, pertsona fisiko zein juridikoak izan, Foru Ogasunaren internet bidezko zerbitzu eta tramiteak erabili ahal izatea.

Nola lortu?

Pertsona fisikoek Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako edozein bulegotan eskatu behar dute pasahitza, nortasun agiria erakutsita.

  • Herritarren Informazio eta Arreta Bulego Zentrala, Foru Aldundiaren Jauregian kokatuta (Gipuzkoa plaza z/g, Aldundiaren atarian. Donostia). Ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera, 8:30etik 18:30era.
    • Ostiraletan, 08:30etik 14:30era.
    • Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
  • Ogasun eta Finantza departamentuaren Herritarren Arretarako bulegoak. Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:30etik –14:00etara:
    • Egoitza nagusia (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia)
    • Erdialdeko bulegoa (Okendo 20, Donostia)
    • Azpeitiko bulegoa (Julian Elorza 3, Azpeitia)
    • Bergarako bulegoa (Toki Eder 5, Bergara)
    • Eibarko bulegoa (Arragueta 2-behea, Eibar)
    • Irungo bulegoa (Frantzisko Gaintza 1-aldamenekoa, Irun)
    • Tolosako bulegoa (San Frantzisko 45, Tolosa)

Nola berritu?

4 urtetarako balio du pasahitzak. Erabiltzean iraungitzear dagoela detektatzen bada, gure webguneak ohartarazi egiten dizu, eta une horretan bertan berritzeko aukera ematen du.

Sinadura elektronikoa

Jarraian zerrendatzen dira Foru Ogasunarekin internet bidezko tramite eta zerbitzuak egiteko Gipuzkoatarian erabili daitezkeen sinadura elektronikoak, hirugarren batzuek emandakoak.

Ikusi sinadura elektronikoen zerrenda

ZERGA INFORMAZIOA eskuratzeko beste modu batzuk

Ondoko modutan ere eskura daiteke ZERGA INFORMAZIOA:

Ogasuneko bulegoetara hurbilduta. Bulegoak: Donostia (Okendo eta Errotaburu), Azpeitia, Bergara, Eibar, Irun eta Tolosa. Eskatzen duenari emango zaio zerga informazioa. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.