2011ko Kanpainaren nobedadeak

Programaren nobedadeak

2010eko Sozietateen gaineko Zergaren kanpainak ekarri zuen nobedadeetako bat zen ezinbestekoa zela zergapekoaren eta zerga aurkezten duen pertsonaren artean lotura bat izatea. Entitate zergadunen datu erreserbatuetan sartzeko era arautu nahi dugu betebehar horrekin.

Ekitaldi honetan beharkizun hori mantendu egiten da. Era horretan, hirugarren batek edozein entitateren Sozietateen gaineko Zerga aurkeztu ahal izateko, tramitatuta izan behar du aldez aurretik 001, 001-P edo 001-L ordezkaritza eredua.

Informazio gehiago: Ordezkaritza 

200 ereduaren kasuan eta 2008, 2009, 2010 eta 2011eko Bizkaiko edo Arabako programekin egindako aitorpenak, Bihurgailu bera erabili beharko dute beraien aitorpenak egokitzeko Gipuzkoako Ogasunera igorri ahal izateko. Ez da beharrezkoa izango, aurreko ekitaldietan bezala, bihurgailu ezberdina erabiltzea aitorpena Bizkaikoa edo Arabakoa den arabera edo zein urtekoa den arabera.

220 ereduaren kasuan bihurgailu bakarra izango da Arabako edo Bizkaiko aitorpenentzako baina soilik 2010 edo 2011eko ekitaldikoak ba dira.

Aurreko urtean bezala, 200 ereduaren programa erabiliz gero, pertsonal espezializatuak sortutako fitxategi batetik inportatu ahal izango dira kontabilitate datuak. Webgune honetan argitaratutako Zehaztapen teknikoak beteko ditu beti fitxategi horrek.

200 ereduaren programak kooperatibentzako urteko kontuen eredu berria sartzen da.

Nobedadeak zergan

Nobedadeak zergan