202 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoilarren Errentaren gaineko zerga
Nork aurkeztu behar du?
Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateek, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta.
Zer aitortzen da?
Eredu honen bidez, sozietateen gaineko zergaren kontura estatuko araudiaren pean tributatzen duten ordainketa zatikatuak aitortzen dira.
Ordainketa zatikatuaren kontzeptuan inolako sarrerarik egin behar ez bada, 202 eredua ere ez da derrigorrez aurkeztu beharko.
Aurkezteko modalitateak
- Internet: Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da ZergaBidea plataforma erabiliz.
Aurkezteko lekuak
- Internet: Aitorpena aurkeztutzat emango da behar bezala transmititzean (zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da).
Aurkezteko epea
Estatuko Zerga Agentziak ezarritako epeetan (apirila, urria eta abenduaren lehen hogei egun naturaletan).
Inprimakiak
PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.
- 202 eredua (PDF)
Araudia
533/2016 Foru Agindua (PDF)
Lotutako zerga (Eredua)
200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga