203 Ordainketa Zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga

Nork aurkeztu behar du?

  • Gipuzkoan zerga egoitza duten entitateek.
  • Establezimendu iraunkorrak eta,  atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan presentzia edukita, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek.
  • Mikroenpresak edo enpresa txikiak diren entitateek, 77. artikuluan aipatzen diren arrisku kapitaleko entitateek, eta 56. artikuluko 4. eta 5. apartatuetan ezarritako karga tasen arabera tributatzen duten entitateek ez dute egin beharko aipatutako ordainketa zatikatua.
  • Nobedadea 2022 (Foru Dekretu-Araua, abuztuaren 30ekoa, 7. artikulua. GAO, 2022-08-31): Ez dute derrigorrez egin beharko ordainketa zatikatua honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Autolikidatzeko epea urriaren 1ean amaitzen den azken zergaldiko eragiketa bolumena 50 milioi euro baino gutxiagokoa izatea. b) 2/2014 Foru Arauaren VI. kapituluko VI. tituluan aurreikusten den zerga baterakuntzako araubide berezian ez tributatzea. ​​​​​​​​​​​​​​

Zer aitortzen da?

  • Eredu honekin urriaren 1ean hasita dagoen zergaldiko Sozietateen gaineko zergari buruzko, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 130 bis artikulutik eta ez- egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 23. eta 38. artikuluetatik ondorioztatzen diren, ordainketa zatikatuak aitortzen dira.
  • Obligaziorik ez da egongo eredua aurkezteko baldin eta aipatutako zergen kontura inolako ordainketa zatikaturik egin behar ez bada.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Aurkezteko epea Urte natural bakoitzeko urriaren 1etik 25era bitartekoa izango da, biak barne.
  • Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Eredu hori Interneten bakarrik eskura daiteke.

203 eredua (PDF)

Informazio gehigarria

Ohiko galderak (PDF)

Araudia

352/2018 Foru Agindua (PDF)

2/2022 Foru Dekretu-Araua (PDF)

Lotutako zerga (Eredua)

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga