20F eredua. Proiektuen/ Obra edo ikuskizunen finantzaketan parte hartzearen  jakinarazpena

Hemen aurkezten diren datuak ikerketa eta garapen eta berrikuntza teknologikoko proiektuen, garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murriztapena, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dituzten proiektuen, eta, arte eszeniko eta musikaletako ikus-entzunezko lanen eta zuzeneko ikuskizunen finantzaketan parte hartzearen komunikazioari buruzkoak dira.

20F eredua aurkezteko betebeharra

20F eredua aurkeztu beharko dute sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek (establezimendu iraunkorraren bidez jarduten dutenek), ondorengo kenkariak aplikatu nahi badituzte:

  • Sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 64 bis artikuluan aurreikusitako kenkaria (I+G+b proiektuaren finantzaketa), edo
  • Sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 65 bis artikuluan aurreikusitako kenkaria (garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murriztapena, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dituzten proiektuen proiektuen finantzaketa), edo
  • Sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 66 ter artikuluan aurreikusitako kenkaria (obraren edo ikuskizunaren finantzaketa).

20F eredua aurkezteko moduak

Eredua aurkezteko bakarrik modalitate telematikoa, Zergabidea web plataformaren bidez, erabili daiteke.

20F eredua aurkezteko epea

Hauek dira 20F eredua aurkezteko epeak:

  • I+G+B proiektuen finantzaketan parte hartu izana jakinarazten bada, beranduenez, finantzaketa-kontratua formalizatzen den zergaldia amaitu eta hurrengo hilabetean.
  • Garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murriztapena, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzen dituzten proiektuen finantzaketan parte hartu izan jakinazten bada, beranduenez, finantzaketa-kontratua formalizatzen den zergaldia amaitu eta hurrengo hilabetean. Hala ere, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldiaren kasuan, aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartekoa izango da.
  • Zuzeneko obra edo ikuskizunen finantzaketan parte hartu izana jakinarazten bada, beranduenez,  finantzaketa-kontratua formalizatzen den zergaldia amaitu eta hurrengo hilabetean.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.

20F ereduarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

20F eredurekin batera aurkeztu behar da SZren 2/2014 Foru Arauaren 64 bis, 65 bis eta 66 ter artikuluetan aipatzen diren finantzaketa-kontratuen kopia bat.

Horrez gain, honako hauek erantsi beharko dira:

  • Komunikazioa I+G+b proiektuen finantzaketan parte hartzeari buruzkoa bada, txosten arrazoitua (SZFAren 64 bis artikuluaren 2 d) idatz-zatia) edo, oraindik egin ez bada, hura eskatu izanaren frogagiria.
  • Komunikazioa garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murriztapena, trantsizio energetikoa eta ekonomia zirkularra sustatzea dituzten proiektuen finantzaketan parte hartzeari buruzkoa bada, txosten arrazoitua (SZFAren 65 bis artikuluaren 2 d) idatz-zatia) edo, oraindik egin ez bada, hura eskatu izanaren frogagiria.
  • Komunikazioa obren edo ikuskizunen finantzaketan parte hartzeari buruzkoa denean, kultura-izaera egiaztatzen duen ziurtagiria (SZren erregelamenduaren 37 bis eta 37 quinquies artikuluak) edo, oraindik egin ez bada, hura eskatu izanaren frogagiria.

Araudia

542/2025 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, 20F eredua onartzen duena.