Internet modalitatea subjetu pasiboentzat

Autolikidazioa telematikoki aurkeztekotan, igortzekoa den autolikidazioaren fitxategia lortzeko, Zergabidea programa informatikoa erabili behar da aurretik. Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete aitorpenak. Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:

Zergabidea instalatzeko gida (windows) (PDF)

Sarean lan egiteko programa
Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria
Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan. Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea; horretarako “Hobespenak-&gtSarean lan egin-&gt Sarean lan egin” sakatu behar da.

Prozedura

Aitorpena aurkezteko ondoko pausoak eman behar dituzu:

1. Subjektu pasiboak sortutako artxiboaren igorpena

Pasahitz operatiboa eta firma elektronikoaren artean hautatu beharko da. Internet bitartez egingo den transmisioa Gipuzkoataria sartuaz egingo da, (horretarako pasahitz  operatiboa edo sinadura elektronikoa eduki beharko da).
Gipuzkoako araudira lotuta dauden subjetu pasiboak eta Estaduan edota beste Lurralde Foraletan eragiketa bolumenaren arabera zergapetuta daudenak, Administrazio hoeietan  autolikidazioa aurkeztu ahal izateko, laguntza programaren bidez egindako autolikidazioan aitortutako datuak inprimatzeko aukera ematen da.
Igorritako fitxategiak errorea sortzen duenean, Ogasun ohar bat bidaliko zaio zergapekoari, errefusaren berri emateko eta zer errore izan den jakinarazteko. Errefusatutako autolikidazioa berriro igor daiteke telematikoki, behin erroreak konponduta.
Behin autolikidazioari buruzko erregistroak jaso etabalioztatuta, zergapekoak inprimatu ahal izango du; autolikidazioa telematikoki aurkeztu izana akreditatzen duen zigilu digitala eramango du autolikidazioak berak.

2. Frogagiriak aurkeztea

  • Igorritako autolikidazioarekin batera dokumentazioa bidali behar denean Foru Aginduan jasotakoaren arabera, derrigorrez bide telematikoz aurkeztu beharko da. Bidezko diren fitxategiak igorrita egingo da dokumentazioaren aurkezpen telematikoa, “Gipuzkoataria” zerbitzu telematikoen atarian esaten denari jarraituta.
  • Behin aitorpen telematikoa transmitituta, zergadunak egokia iruditzen zaion beste dokumenturen bat aurkeztu nahi badu alde batetik bide telematikoz aurkeztu ahal izango du, “Gipuzkoataria zerbitzu telematikoen atarian esaten denari jarraituta (gehienez 2 MB)ala egoitza elektroniko@ ren bidez, (gehienez 10 MB) eta bestetik paperean aurkeztea erabakitzen badu, honela jokatu behar du:
    • Fitxategi elektronikoaren transmisioa balioztatu ondoren (hartu izanaren agiriarekin), autolikidazioaren bi kopia inprimatu behar ditu, aurreko 1. apartatuan adierazitako zigilu digitala eta guzti, eta paperean aurkeztu behar duen dokumentazioari erantsiko dizkio.
    • Autolikidazioaren bi kopiak eta dokumentazioa posta bulegoetan edo Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein zerga bulegotan aurkeztuko dira. Interesatuak autolikidazio orriaren ale bat eramango du, behin aurkezpen bulegoko arduradunak zigilatu ondoren; ale horrek autolikidazioari lotutako dokumentazioa aurkeztu izana frogatuko du.

Postaz bidaliz gero, autolikidazioren ale bat eta erantsi nahi den dokumentazioa DIN A4 tamainako kartazal zuri estandar batean sartuko dira, eta horretan posta helbide hau idatziko da: Informatika Unitatea - Ogasun eta Finantza Departamentua – Errotaburu pasealekua 2 – 20018 Donostia.

  • Agiriak autolikidazioak aurkezteko jarritako epearen barruan igorri behar dira, aurkezteko modua edozein izanik ere. Dena den, autolikidazioak aurkezteko epearen azken egunean telematikoki igorri diren autolikidazioen paperezko dokumentazioa epe hura amaitu ondorengo egunean aurkeztu daiteke.

Autolikidazioaren emaitza

  • Ordaintzekoa (Zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da
  • Itzultzekoa (Ogasunak zergadunari itzuli behar dionean): Itzulketa zergadunaren kontu korrontean ordainduko da beti.