238 Plataforma  operadoreek informazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen informatiboa

Nork aurkeztu behar du?

Abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 72 ter artikuluko 2. apartatuaren bigarren paragrafoan eta artikulu horren 3. apartatuan aipatzen direnek aurkeztu behar dute eredu hau.

040 idatzia aurkeztu beharko dute “Plataforma Operadoreen Erregistroan” alta, aldaketa eta baja eskaera egiteko.

Zer aitortzen da?

113/2024 Foru Aginduaren Eranskinean jasotzen den informazioa aitortu beharko da, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduaren 72 ter artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitakoarekin bat, betiere «informazioa ematera behartuta dauden plataforma operadoreei» eta jarduera egoki bat egin duten «informatu beharreko saltzaileei» dagokienez, Erregelamenduaren 72 ter artikuluaren 2. apartatuko bigarren paragrafoan aipatzen diren “platafoma operadore salbuetsiak”, 72 artikulu bereko ter 3 eta 72 ter 5ean ezartzen diren berezitasunak kontutan izanik.
 

Aurkezteko modalitatea

  • Internet: Web Zerbitzuen bidez (2024ko martxoaren 28tik erabilgarri)

Akatsak edukiz gero, aitorpena ez da onartuko. Kasu horretan, erantzunaren mezu informatikoak aitorpena ez onartzeko arrazoiak azalduko ditu. Aitorpena errefusatzen den kasuetan, aurkezleak behar diren zuzenketak egin beharko ditu, baita aitorpena berriro aurkeztu ere. Aitorpena onartzen bada, erantzunaren mezu informatikoak 40 karaktereko ziurtapen kode seguru bat izango du, eta data eta ordua ere adieraziko ditu.

Aurkezteko epea

Urtero. «Saltzailea» «informatu beharreko saltzaile» gisa identifikatu eta hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko epean.

2023 ekitaldiari dagokionez, martxoaren 5eko 113/2024  Foru Agindua indarrean jarri eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko da, hau da, 2024ko martxoaren 28tik  2024ko maiatzaren 28ra.

Araudia

113/2024 Foru Agindua, martxoaren 5koa, zeinaren bidez onesten baitira 238 eredua, «Plataforma operadoreekinformazioa emateko aurkeztu beharreko aitorpen
informatiboa» izenekoa eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura, eta orobat, informazioa ematera behartuta dauden beste plataforma operadore batzuen erregistroan alta, aldaketa eta baja eskatzeko modua eta prozedura ezartzen baitira. (PDF)

2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra. Hogeigarren xedapen gehigarria. (PDF)

47/2013 Foru Dekretua, abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako eredua

040. Plataforma Operadoreen Erregistroa