Zerga helbidea

Pertsona juridikoaren (enpresa baten) zerga helbidea, sozietatearen (Sozietate Anonimoa, Erantzukizun Mugatuko Sozietatea,?) egoitza dagoen hura izango da. Araudiak ematen du hainbat jarraibide, gai honen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko:

Zerga helbidea zehazteko erregelak

Pertsona juridiko baten zerga helbidea zehazteko, elkarren segidako erregelak erabiltzen dira. Lehen-lehenik, bat zenbakikoa erabiltzen da eta, hori aplikatzeko zirkunstantziarik ematen ez bada, bi zenbakikoa, eta horrela hurrenez hurren.

1. erregela.- Egoitza soziala Gipuzkoan:

Pertsona juridiko batek zerga-egoitza Gipuzkoan izango du baldin eta egoitza soziala (Sozietate Anonimoa, Erantzukizun Mugatuko Sozietatea,?) lurralde gipuzkoarrean badago, baldin eta administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza egoitza horretan zentralizatuta badaude.

2. erregela.- Administrazioaren kudeaketa edo negozioen zuzendaritza Gipuzkoan:

Enpresa baten administrazio-kudeaketa edota negozioen zuzendaritza Gipuzkoan egiten bada, establezimendu iraunkor horrek zerga-helbidea Gipuzkoako lurralde historikoan duela ulertuko dugu.

3. erregela.- Ibilgetua:

Aurrekoa gertatu ezean, enpresaren zerga-helbidea Gipuzkoan dagoela esango dugu, baldin eta beste lurralde historikoekin parekatuta, ibilgetuaren zatirik handiena (higiezinak, lursailak, eta abar) Gipuzkoako lurraldean badu.