Zer aitortzen da?
- Sortutako BEZ kuotaren zenbatekoa kalkulatzeko urteko behin betiko moduluak aplikatzen dira, ondasun eta zerbitzu arrunten (aktibo finkoez bestelakoak) eskurapenetan jasandako BEZ kuotak kenduta eta, ondoren, bidezko kuota minimoarekin alderatzen da; horrela, bietan handiena hartuko da kuota deribatutzat.
- Ondorioztatzen den emaitzari gehituko zaizkio batasun barruko ondasun eskurapenetan, subjektu pasiboaren inbertsioetan eta aktibo finkoen eskualdaketetan sortutako kuotak.
- Aktibo finkoak eskuratu eta inportatzeagatik jasandako edo ordaindutako kuoten zenbatekoa kenduko da.