40E Aitorpen-likidazioa. Bingo Elektronikoa
Nork aurkeztu behar du?
Bingo Elektronikoaren jokoa ustiatzeko baimen administratiboa dutenak edo baimenik gabe antolatu edo egiten dutenak.
Zer aitortzen da?
Bingo Elektronikoaren oinarri ezargarria izango da azken hiruhilekoan jokatutako zenbatekoaren eta sarietara zuzendutako zenbatekoaren arteko aldea, jokoa egiten den lokal edo areto bakoitzari egotzi dakiokena. Kuota kalkulatzeko %25eko tipoa ezarri behar zaio oinarriari.
Aurkezteko modalitateak
• Paperean: 40E inprimakia bete eta aurkeztuta.
40E eredua Zergabidea plataformatik bete, gorde eta inprimatu ahal izango da.
• Bide telematikoa, internet bidez, ZergaBidea plataforma erabilita.
Zergabidea plataforma https://zergabidea.gipuzkoa.eus atarian dago eskuragarri. Bertan sartzeko, beste bi bide hauek ere erabili daitezke: Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/). Leiho berrian irekiko da. eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgune ofiziala. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
Aurkezteko lekuak
Paperean: finantza entitate laguntzailean
Internet:
• Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
• Ordaintzeko aukerak: helbideratzea, ordainketa-gutuna edo ordainketa pasabidea.
Aurkezteko epea
Azken hiruhilekoa bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan: urtarril, apiril, uztail eta urriaren 1etik 25era.
Inprimakia
PDF artxibo honek EZ du balio aitorpena aurkezteko.
40E eredua (PDF)
Araudia
52/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 24koa, Jokoaren gaineko Zerga (Bingo Elektronikoa) autolikidatzeko 40E onartu eta horren aurkezpen eta ordainketarako prozedura arautzen duena (PDF)
1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)
Informazio interesgarria
Bingo Elektronikoaren modalitatean ez da ordaindu behar Eusko Jaurlaritzaren "Bingoaren Jokoaren Errekargoa" delakoa.