40E Aitorpen-likidazioa. Bingo Elektronikoa

Nork aurkeztu behar du?

Bingo Elektronikoaren jokoa ustiatzeko baimen administratiboa dutenak edo baimenik gabe antolatu edo egiten dutenak. 

Zer aitortzen da?

Bingo Elektronikoaren oinarri ezargarria izango da azken hiruhilekoan jokatutako zenbatekoaren eta sarietara zuzendutako zenbatekoaren arteko aldea, jokoa egiten den lokal edo areto bakoitzari egotzi dakiokena. Kuota kalkulatzeko %25eko tipoa ezarri behar zaio oinarriari.

Aurkezteko modalitateak

Internetez bakarrik: 2017eko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz,  dagokion formularioa bete eta telematikoki aurkeztuz. 

Aurkezteko lekuak
Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da
Aurkezteko epea

Azken hiruhilekoa bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan: urtarril, apiril, uztail eta urriaren 1etik 25era.

Inprimakia

PDF artxibo honek EZ du balio aitorpena aurkezteko.

40E eredua (PDF)

Araudia

52/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 24koa, Jokoaren gaineko Zerga (Bingo Elektronikoa) autolikidatzeko 40E onartu eta horren aurkezpen eta ordainketarako prozedura arautzen duena (PDF)

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa (PDF)

Informazio interesgarria

Bingo Elektronikoaren modalitatean ez da ordaindu behar Eusko Jaurlaritzaren "Bingoaren Jokoaren Errekargoa" delakoa.