430 Aseguru Primen gaineko Zergaren hileko aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Aseguru etxeek, zerga honek kargatzen dituen eragiketak egiten dituztenean.

Zer aitortzen da?

Aitorpena aurkeztu aurreko hilabetean egindako zergari lotuta eta salbuetsita ez dauden aseguru eta kapitalizazioko eragiketak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da

Aurkezteko epea

Hileko likidazioa egiteko epea amaitu ondorengo hilabetearen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuan eta irailaren lehen 25 egun naturaletan aurkeztuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Laguntza programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

70/1997 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia 13/1996 Legean, abenduaren 30ekoan, Zerga, administrazio eta gizarte alorreko neurriei buruzkoan emandako Aseguru Primen gaineko Zergari dagokionez emandako xedapenetara egokitzen duena (1997-11-4ko GAO) (PDF)

994/1998 Foru Agindua, azaroaren 23koa, 480 eredua onartzen duena, eta aldaketak sartzen dituena 641/1997 Foru Aginduan, abuztuaren 20koan, hain zuzen, 420 eredua onartzekoan (1998-11-30eko GAO) (PDF)

641/1997 Foru Agindua, abuztuaren 20koa, Aseguru Primen gaineko Zerga aitortu-likidatzeko 430 eredua onartzekoa (PDF).

Informazio interesgarria

  • Inprimaki hori aurkezteak era berean urteko laburpena 480 inprimakiaren (PDF) bitartez aitortzera derrigortzen du.