Batasunaren gainerako lurralde eremua

Batasunaren lurralde eremuari barruko lurralde eremua kenduta geratzen dena da Batasunaren gainerako lurralde eremua.

Ondorio horietarako:

  1. Batasunaren lurralde eremua: Elkartearen lurraldeaz osatutako esparrua, Europako Ekonomia Elkartearen Eraketa Ituneko 227. artikuluan estatu kide bakoitzarentzat definituta dagoenaren arabera, lurralde hauek izan ezik:
    • Alemaniako Errepublika Federalean: Helgoland irla eta Büsingen lurraldea.
    • Italiako Errepublikan: Livigno, Campione d'Italia eta Luganoko Lakuko uren eremu italiarra.
    • Espainiako Erresuman: Barruko lurralde eremuaz kanpo geratzen direnak.
    Gainera, honako hauek sartuko dira Batasunaren lurralde eremuan:
    • Monakoko Printzerria.
    • Jungholz eta Mittelberg (Kleines Walsertal).
    • Man Irla
    • San Marino.
  2. Barruko lurralde eremua: Espainiako lurralde osoari dagokiona, Kanariar irlak, Ceuta eta Melilla izan ezik.