507 Itzulketa eskaera, bidalketa bermatuen sistemagatik

Nork aurkeztu behar du?

Zerga sortarazi duten fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali dituzten enpresariek, bidalketa bermatuen sistemaren bidez.

Zer aitortzen da?

Batasunaren gainerako lurralde eremura bidalketa bermatuen sistemaren bidez egindako igorpenak, hiruhileko bakoitzean beren helburura heldu direnak, baldin eta bidalketen zerga batasunaren gainerako lurralde eremuan ordaindu bada.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 507 inprimakia bete eta aurkeztuz
  • Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Bidalitako produktuen Zerga Bereziak helmugako Estatu kidean ordaindu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo lehen hogeita bost egunen barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa,zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituena (PDF)

Informazio interesgarria

  • 507 eredua Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztu beharko da, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak bidalketa bermatuen sistemaren bidez igorri zituen establezimendua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean
  • Enpresariak, produktuak eman aurretik, hartzaileak fabrikazio zerga bereziak helburuko estatuan ordaindu dituela egiaztatu beharko du.
  • Itzulketarako prozedura 1995eko uztailaren 7ko 1.165/1997 Errege Dekretuaren 9. artikuluan araututa dago, dekretu horrek onartzen baitu Zerga Berezien Erregelamendua.
  • Bidalketa bermatuen sistemaren ondoriozko itzulketak eskatzeko Zergaren sortzapen unean indarrean dauden zerga tasak aintzat hartuko dira.