Zer aitortzen da?

Operadore erregistratuen, operadore erregistratu gabeen, zerga ordezkarien eta hartzaile baimenduen aitorpenek soil-soilik batasun barruko joan-etorrian jasotako produktuen mugimenduak islatuko dituzte. Horretarako, 510 eredua (Europar Batasuneko beste estatuetatik jasotako eragiketen aitorpena) erabili behar da, jasotako produktuak Zerga Bereziaren eraginpeko edozein arlotakoak direla ere.

Hilabete edo hiruhileko naturalean, kasuak kasu, egindako eragiketak jasotzen dituzten aitorpenak aurkeztu behar dira nahitaez, baita izakinak bakarrik badaude ere.