515 Tabako gaineko zergaren marka fiskalen eskaera
Nork aurkeztu behar du?
Marka fiskalen eskatzaileek. Honakoak izan daitezke:
- Fabrikatzaileek
- Gordailu fiskalen eta harrera gordailuen titularrek.
- Noizbehinkako hartzaile erregistratuek.
- Ohiko edo noizbehinkako hartzaile ziurtatuek.
- Ordezkari fiskalek.
- Igorle erregistratuek
- Inportatzaileek.
Zer aitortzen da?
Eskatzaileak behar dituen tabako-zigilu fiskalen zerrenda.
Aurkezteko modalitateak
Internet bidez: 515 eredua (PDF) ZergaBideatik transmitituz.
Araudia
299/2024 Foru Agindua, uztailaren 1ekoa, tabako labore guztierarako marka fiskalak garatzeko arauak onesten dituena (GAO).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).
Informazio interesgarria
Zigiluak emateko, bermeei buruz ezarrita dagoena bete beharko da, hau da, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen 1.165/1995 Errege Dekretuak 26.7 artikuluan xedatutakoa (PDF gaztelaniaz).