Telefax bidez bidaltzea

Fabrikatzaileak lan eragiketetan izandako gorabeheren orriaren (519 eredua) soilik fabrikatzailearen alea bidaliko dio telefax bidez Ikuskaritzako Zuzendariordetzari (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia). Aitorpenaren gainerako aleak fabrikatzaileak gordeko ditu, egindako transmisioaren frogagiriaren batera.

Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, fabrikatzaileak bidalitako alearen fotokopia Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatuko dio, jasotzen duenetik gehienez ere hogeita lau orduko epean.

Fabrikara lehen bisitaldia egin ondoren?eragiketei ekin aurretik, nahi izanez gero, baina aitorpenaren inguruan egin beharreko egiaztapenak baztertu gabe?, eta ados badago, aitorpenaren ale guztiak izapidetuko ditu eta, Zeharkako Zergen Zerbitzura bidaliko du berorri dagokion alea.

Aurkezpen sistema hau Ikuskaritzako Zuzendariordetzak aldez aurretik onartu beharko du establezimendu bakoitzerako.