524 Alkoholaren eta Edari Alkoholdunen gaineko Zerga Berezien itzulketa eskaera

Nork aurkeztu behar du?

524 eredua aurkeztu behar duzun jakiteko beharrezko informazioa.

Zer aitortzen da?

Eredu hau itzulketa jakin batzuk eskatzeko erabiliko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 524 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz.

Aurkezteko lekua

  • Ogasun eta Finantza Departamentuan, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).

Aurkezteko epea

Hiruhilekoa. Itzulketa eskatzea eragiten duten zerga bereziei lotutako produktuak kontsumitu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hileko lehen hogeita bost egunetan aurkeztu beharrekoa.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

38/1998 Legea, abenduaren 28koa,  Zerga Bereziei buruzkoa  (PDF)
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)
113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, besteak beste 552 eredua onartzen duena (PDF)

 

Informazio interesgarria

  • 524 eredua Gipuzkoako Foru Ogasunean aurkeztuko da itzulketa eskatzen duen establezimendua Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean.
  • Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga Berezia sortzapenaren momentuan indarrean dauden zerga tasen arabera exijituko da.