Larrialdi Barruko Agiri Laguntzailea

525 ereduaren erabilpena.

Eredu hau erabiliko da kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean, eta haren helburua izango da barruko zirkulazioa bebestea. Produktuak zirkulazioan jarri aurretik, sistema zergatik ez dabilen eta, ezagutzen bada, zenbat deboran ez den ibilikon, jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Finantza Departamentuari.

Bi produktu categoría edo bi baino gehaiago sartu behar badira, 525 erreduaren orriesagarriak erabiliko dira.

Aurkezteko modalitateak

Eredu hori eskuratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren web orrian kokatutako laguntza programa erabili daiteke http://www.gipuzkoa.net/ogasuna; horretarako, fabrikazio zerga berezien laguntza programen atalera jo behar da, eta bertan datuak jarri eta aurkezpen agiria bete behar da. Era berean, Aldundiaren Egoitza Elektronikoan https://www.gfaegoitza.net dagoen Gipuzkoataria tramite eta zerbitzu atarira ere jo, PDF betegarrian sartu eta agiria inpirmatu daiteke.

525 ereduan jasotako informazio berdina duen agiri komertzialen bat erabili daiteke larrialdiko agiri laguntzaile gisa. Agiri administratibo elektronikoaren zirriboarroaren formularioaren paperezko copia bat izan daiteke agiri hori.

Imprimakiak

525 Eredua. Larrialdi Barruko Agiri Laguntzailea (PDF)

Laguntzak programak

500_503_509_511_551_ereduak eta EMCS dokumentuak (EXE)

Araudia

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena (PDF)

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz)

531/2000 Foru Agindua uztailaren 11koa, besteak beste 500/503 ereduak eta emate orriak euskarri magnetikoan aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak onartzen dituena. (PDF)

796/2013 Foru Agindua, irailaren 25ekoa, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen zirkulazioa babesteari dagokionez barruko agiri administratibo elektronikoa betetzeko arauak eta "Barruko larrialdi agiri laguntzailea" izeneko 525 eredua onartzen dituena. (PDF)