Zerga ordezkariak

Zerga Berezien ondorioetarako, Zerga ordezkaritzat hartzen dira Batasuneko beste estatu batean establezimendua duten gordailuzain baimendu batek edo urrutiko salmentaren sistemako saltzaile batek izendatu dituen pertsonak. Ordezkariak Zerga Administrazioaren baimena du, erregelamenduz jarritako beharkizunak bete ondoren, berak ordezkatzen dituen gordailuzain baimenduak edo saltzaileak bidalitako produktuei dagozkien Fabrikazio Zerga Berezien ordainketa bermatzeko eta haiek geroago ordaintzeko, Espainian establezimendua duten eta gordailuzain baimenduak ez diren hartzaileen ordez nahiz urrutiko saltzailearen ordez.