Zer aitortzen da?

Tarteko produktuen gaineko Zerga Bereziari lotutako produktuen batasunaren lurralde eremuko fabrikazioa eta inportazioa.

Tarteko Produktuen gaineko Zerga Bereziari lotuko zaizkio jarraian adierazitako produktuak:

  • %1,2 bol.etik %22 bol.era bitarteko gradu alkoholiko bolumetriko bereganatua duten produktu guztiak, NC 2204, 2205 eta 2206 kodeetan sailkatuak badira eta ez badaude Garagardoaren gaineko Zergaren esparru objektiboaren barruan, ezta Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zergaren barruan ere.