Suspentsio erregimena

Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuen fabrikazio, eraldaketa, edukitza eta zirkulazioari aplikagarria zaien zerga erregimena da. Egintza ezargarria gertatu arren (aipatu produktuak fabrikatu eta inportatu arren) erregimen horretan ez da sortzapenik izan (produktuak ez dira atera fabrikatik edo gordailu fiskaletik) eta, beraz, zerga ez da exijigarria.

Suspentsio erregimena erregelamenduz jarritako baldintzak betetzen direnean amaituko da beti:

  1. Zergaren sortzapena dakarren edozein kasu gauzatzean.
  2. Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak esportatu edota aduanetako erregimen suspentsiboetako baten bati lotzen zaizkionean, hirugarren herrialde batera bidaltzeko.

Suspentsio erregimena gauzatzeko bete behar diren baldintzak 1995eko uztailaren 7ko 1.695/1995 Errege Dekretuaren, 6. sekzioan jasota daude, horrek onartzen baitu Zerga Berezien Erregelamendua (PDF gaztelaniaz).