Itzulketa eskaera. Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga.

 

Nork aurkeztu behar du?

Zerga honen xede diren produktuak barruko lurralde eremutik beste estatu kide bateko lurraldera bidaltzen dituztenek eskatu ahal izango dute ordaindutako zergaren zenbatekoaren itzulketa jasotzeko.

Zer aitortzen da?

Itzulketa-eskaera eragin duten eragiketak. Eskaerarekin batera, haren arrazoi diren egitateen frogagiriak aurkeztu beharko dira, baita zerga ordaindu dela frogatzen dutenak ere.

Aurkezteko era

Internet. Itzulketa-eskaera ZergaBideako idazkien atalaren bidez egin beharko da.

Aurkezteko epea

Itzulketa eskaera, haren arrazoi diren egitateak gertatu diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu beharko da.

Araudia

4/2003 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).

1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).

206/2025 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez onesten baita 573 eredua, «Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Autolikidazioa» izenekoa, eredu hori nola eta zein prozeduraren arabera aurkeztu behar den eta zergaren itzul ke ta nola eskatu ezartzen baita, eta zerga bereziaren zergadunak lurralde erregistroan inskribatzea arautzen baita (PDF).