- gipuzkoa
- Ogasuna
- Zergak
- Ereduak
- 581 Hidrokarburoen gaineko zerga - Aitorpen-likidazioa
- Zer aitortzen da?
Zer aitortzen da?
Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari lotutako produktuen batasunaren lurralde eremuko fabrikazioa eta inportazioa.
Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziari lotuta dauden produktuak honakoak dira:
- NC 2705, 2706, 2707, 2709, 2710, 2711, 2712 eta 2715 kodeetan sailkatutako produktuak.
- NC 32901 eta 2902 kodeetan sailkatutako produktuak.
- NC 3403 kodean sailkatutako produktuak.
- NC 3811 kodean sailkatutako produktuak.
- NC 3817 kodean sailkatutako produktuak.
- Nekazaritzako edo landare jatorriko produktuetatik abiatuta sortutako alkohol etilikoa, NC 2207.20.00 kodean sailkatua, karburante gisa erabiltzeko denean dela bere horretan, dela aldez aurreko aldaketa kimikoa eginda.
- Jarraian aipatzen diren produktuak, erregai edo karburante gisa erabiltzen direnean:
- NC 2905.11.00 kodean sailkatutako alkohol metilikoa, nekazaritzako edo landare jatorriko produktuetatik abiatuta lortutakoa, bere horretan nahiz aldez aurreko aldaketa kimikoa eginda erabiltzen bada.
- NC 1507-tik NC 1518-ra arteko kodeetan sailkatutako produktuak, bere horretan nahiz aldez aurreko aldaketa kimikoa eginda erabiltzen badira, barruan sartuta NC 3824.90.00 kodean sailkatu eta NC 1507tik NC 1518-ra arteko kodeetan sailkatutako produktuetatik abiatuta lortzen diren produktuak.
- Aurreko ataletan biltzen ez diren eta karburante, karburante-gehigarri edo zenbait karburanteren amaierako bolumenaren handigarri gisa erabiltzera zuzentzen diren produktuak.
- 1-7 ataletan biltzen ez diren hidrokarburoak (ikatza, lignitoa, zohikatza edo bestelako hidrokarburo solidoak salbuetsita), erregai gisa erabiltzera zuzentzen direnak.