593 Hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zerga. 

Nork aurkeztu behar du?

Behartuta daude 593 eredua aurkeztera hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zergaren subjetu pasiboak.

Zer aitortzen da?

Likidazio aldian egindako eragiketak.

Aurkezteko era

• 593 eredua Interneten dagoen ZergaBidea plataforma erabiliz.  

Aurkezteko epea

593 ereduaren aurkezpena eta, hala badagokio, zerga zorraren ordainketa, likidazio aldia, hau da, hiruhileko naturala, amaitu eta hurrengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan egingo da, urtarrilean egin behar den aurkezpenaren kasuan izan ezik, azken hori hil horren 31ra arte egin ahal izango baita. 

Araudia

2/2023 Foru Dekretu Arauemailea, maiatzaren 9koa, hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zergari buruzkoa.

153/2023 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, «Hondakinak zabortegietan uzteagatik eta haien errausketa edo koerrausketagatik ordaindu beharreko zerga. Autolikidazioa» izena duen 593 eredua onetsi, hura aurkezteko era eta prozedura ezarri eta zergaren zergapekoak lurralde erregistroan inskribatzeko modua arautzen duena.