714 Likidazioa kalkulatzea

Likidazioaren eskema

Ondasun eta eskubideak – Zorrak = Oinarri ezargarria
Oinarri ezargarria – Murrizpena (700.000 euro) = Oinarri likidagarria
Oinarri likidagarria x Tarifa = Kuota osoa
Kuota osoa – Soberakina (muga, kuota osoa) = Kuota doitu osoa
Kuota doitu osoa – Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik – Kuotaren hobaria Ceuta eta Melillan = Kuota diferentziala

Nola kalkulatzen da oinarri ezargarria?

Oinarri ezargarria kalkulatzeko, zergadunak urte bukaeran dituen ondasun eta eskubide guztien balioari kitatzeke dauden zorren balioa kendu behar zaio. Balioak, zerga honen erregelen arabera kalkulatuko dira.

Nola kalkulatzen da oinarri likidagarria?

Oinarri likidagarria kalkulatzeko, oinarri ezargarriari 700.000 euro kendu behar zaizkio minimo salbuetsiaren kontzeptuan. Minimo hori ez da aplikatuko zerga ordaintzeko obligazio erreala duten zergadunak direnean.

Oinarri ezargarria – 700.000 € = Oinarri likidagarria

Nola kalkulatzen da kuota osoa?

Kuota osoa kalkulatzeko, ondoko eskala aplikatu behar zaio oinarri likidagarriari:

Oinarri likidagarria

 

Kuota osoa Oinarri likidagarriaren gainerakoa Tasa aplikagarria
(euro arte) (euro) (euro arte) (%)
0 0 200.000 0,20
200.000 400 200.000 0,30
400.000 1.000 400.000 0,50
800.000 3.000 800.000 0,90
1.600.000 10.200 1.600.000 1,30
3.200.000 31.000 3.200.000 1,70
6.400.000 85.400 6.400.000 2,10
12.800.000 219.800 Hortik aurrera 2,50

Kuota doitu osoa (kuota osoa - soberakina)

Zerga honetako kuota osoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kuota osoarekin batera, ezin izango da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako oinarri ezargarri orokorraren eta aurrezpenaren oinarri ezargarriaren %60 baino handiagoa izan, betebehar per-tso-nalarengatik zergaren pean dauden subjektu pasiboen-tzat. Ondorio horietarako:

Ez da kontuan hartuko ondare irabazi edo galeretatik datorren aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zatia, baldin eta zati hori badagokio eskualdatu baino gutxienez urtebete lehenago eskuratu edo hobetu diren ondare elementuak eskualdatzeagatik lortutako ondare irabazi edo galeren saldo positiboari. Era berean, ez da aintzakotzat hartuko aurrezpenaren oinarri ezargarriaren zati horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan dagokion kuota osoaren zatia ere.

Ez da kontuan hartuko haien izaera edo xedeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauak zergapetutako etekinik sortzeko gai ez diren ondare elementuei Ondarearen gaineko Zergan dagokien zatia.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren oinarri ezargarriari Gipuzkoako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauko 37. artikuluko 2. apartatuak hizpide dituen dibidenduen eta mozkin partaidetzen zenbatekoa gehituko zaio.

Bi kuoten baturak aurreko muga gainditzen duen kasuetan, Ondarearen gaineko Zergaren kuota aipatu mugaraino murriztu ahal izango da, %80ko murrizpeneko mugapean.

Familia unitate bateko kideek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako aitorpena egitea aukeratu dutenean, zerga honen eta Ondarearen gaineko Zergaren baterako kuota osoaren muga zein den kalkulatzeko, famili unitateko kideek Ondare Zergan sortutako kuota osoak metatuko dira. Murrizpena egin behar bada, zergadunen artean hainbanatuko da, bakoitzak Ondarearen gaineko Zergan duen kuota osoaren arabera.

Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik eta kuotaren hobaria Ceutan eta Melillan

Zergak ordaintzeko obligazio pertsonala dagoenean, zergaren kuotatik ondorengo bi zenbatekoen artean txikiena kenduko da, ondasunak lurralde espainiarretik kanpo egoteagatik edo eskubideak handik kanpo erabiltzeagatik:

Zergan konputatutako ondare elementuen gainean, atzerrian benetan ordaindu den zenbatekoa, karga pertsonal modura.

Atzerrian zergapetutako oinarri likidagarriaren zatiari Zergaren batez besteko tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza:

Batez besteko tasa efektiboa = (Kuota osoa / oinarri likidagarria) x 100

Oinarri ezargarrian konputatu diren ondasun eta eskubideen artean Ceuta eta Melillan nahiz haien dependentzietan helbideratuta dauden eta xede soziala bertan duten entitate juridikoen kapital sozialaren ondasun eta eskubide adierazgarriak direnean, edo leku horietan kokaturiko establezimendu iraunkorrei dagozkienean, %75eko hobaria izango dute ondasun eta eskubide horiei proportzionalki dagokien kuotaren zatian.

Kalkulua egiteko adibidea
Hobeto ulertzeko, begira ezazu kalkulua egiteko adibidea (PDF)