- gipuzkoa
- Ogasuna
- Zergak
- Ereduak
- 714 Ondarearen gaineko zerga
- 714 eredua (2011)
- 714 Modalitatea: papera
714 Modalitatea: papera
Modalitate honetan, zergadunak berak kalkulatutako datuekin betetzen du aitorpenaren inprimakia. Inprimakian bertan daude behar bezala betetzeko jarraibideak. Hala ere, kalkulu akatsak ekiditeko biderik egokiena, aitorpena Internet bidez egitea da.
Inprimakia
PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.
Eredua Gipuzkoako estanko baimenduetan ere eskura daiteke errenta kanpainan zehar, eta Zerga Bulegoetan.
Prozedura
714 eredua, behar bezala beteta, aukeratutako aurkezpen lekuan entregatuko da aitorpenaren frogagiriekin batera.
Aurkezteko lekua
- Positiboak eta ordaintzekoak : Finantza entitate laguntzaileetan.
- Negatiboak (emaitza zero denean): Finantza entitate laguntzaileetan eta Herritarren Arretarako bulegoetan.
Autolikidazioaren emaitza
Ordaintzekoa
Aitorpena aurkezteko momentuan bertan ordainduko da zerga zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu, ezta helbideratu ere.