714 Ondasun eta eskubideen titularitatea

Ondare ondasun eta eskubideen titularra zein den zehazteko, kontuan hartuko dira titularitate juridikoari buruz kasu bakoitzean aplikaziozkoak diren arauak, bai eta zergadunek aurkeztu edo Administrazioak aurkitutako frogak ere. Ezkontzako erregimen ekonomikoari buruzko xedapenetan eta legeria zibilean jasotako arauak izango dira titularitate juridikoari buruzko arau horiek.

Ezkontzako erregimen ekonomikoa arautzen duten xedapenen arabera ondasun edo eskubide bat bi ezkontideena bada, dagokion balioa erdibana egotziko zaie, beste partaidetza kuota bat frogatzen ez den bitartean.

Ondasun edo eskubideen titularitatea behar bezala frogatzen ez bada, Zerga Administrazioak erregistro fiskal batean edo izaera publikoko beste batean titular gisa azaltzen dena hartu ahal izango du titulartzat.

Kargak, zorrak eta betebeharrak aurreko arau eta irizpideei jarraiki egotziko zaizkie zergadunei.