760 Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Autolikidazioa

Zein dago aurkeztera behartuta?

Jarraian aipatzen diren kreditu entitateak, kredituko finantza establezimenduak eta atzerriko kreditu entitateen sukurtsalak daude behartuta 760 eredua aurkeztera eta dagokion diru-sarrera egitera:

a) Espainian kokatuta dauden kreditu entitateak, Kreditu entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 1.2 artikuluko a), b) eta c) letretan aipatuak.

b) Kredituko finantza establezimenduak, Enpresen finantzaketa sustatzeari buruzko apirilaren 27ko 5/2015 Legearen 6. artikuluan aipatuak.

c) Atzerriko kreditu entitateek Espainiako lurraldean dituzten sukurtsalak.

2. Oinarri likidagarri positiboa ez duten zergadunek ez dute autolikidazioa aurkeztu beharko.

Zer aitortzen da?

Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergaren autolikidazioa aitortzen da eredu honen bitartez. Zerga hori abenduaren 20ko 7/2024 Legearen azken xedapenetako bederatzigarrenak arautzen du. Lege horren bidez zerga osagarri bat ezartzen da talde multinazionalen eta magnitude handiko talde nazionalen gutxieneko zergapetze maila global bat bermatzeko, zerga bat ezartzen da zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gainean aplikatzeko, zerga bat arautzen da zigarreta elektronikoetarako likidoak eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuk zergapetzeko, eta beste zerga arau batzuk aldatzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz eredu hau bide elektronikoz aurkeztu behar da nahitaez.

Aurkezteko epea

  • Urtero. Zergaldia amaitu ondorengo bederatzigarren hilabetearen ondorengo 20 egun naturalen barruan 

Inprimakiak

PDF hau inprimatzean lortzen den fitxategiak ez du balio aitorpena aurkezteko; informazio ondorioetarako baino ez da eskaintzen.

Araudia

244/2025 Foru Agindua, ekainaren 2koa, zeinaren bidez onesten baitira 760 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Autolikidazioa» izenekoa eta 761 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua» izenekoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira.