771 Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua.

Zein dago aurkeztera behartuta?

Jarraian aipatzen diren kreditu entitateak, kredituko finantza establezimenduak eta atzerriko kreditu entitateen sukurtsalak daude behartuta 771 eredua aurkeztera eta dagokion diru-sarrera egitera:

a) Espainian kokatuta dauden kreditu entitateak, Kreditu entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzko ekainaren 26ko 10/2014 Legearen 1.2 artikuluko a), b) eta c) letretan aipatuak.

b) Kredituko finantza establezimenduak, Enpresen finantzaketa sustatzeari buruzko apirilaren 27ko 5/2015 Legearen 6. artikuluan aipatuak.

c) Atzerriko kreditu entitateek Espainiako lurraldean dituzten sukurtsalak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauaren 2. Artikuluko 1. Apartatuaren b) c) eta d) letretan aurreikusitako erregelei jarraituz.


2. Zergaren arauen arabera kuota likidoa ez bada positiboa, ez dago zertan aurkeztu 771 eredua.

Zer aitortzen da?

Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergaren kontura egin behar den ordainketa zatikatua aitortzen da eredu honen bitartez. Zerga hau azaroaren 24ko 4/2025 Foru Arauan arautzen da.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: ZergaBidea plataforma erabiliz eredu hau bide elektronikoz aurkeztu behar da nahitaez.

Aurkezteko epea

  • Urtero. Uneko zergaldiko abenduko lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da.
    Salbuespen gisa, 2025ean aurkeztu beharreko 771 eredua uneko zergaldiko abenduaren lehen 31 egun naturalen barruan aurkeztuko da.

Inprimakiak

PDF hau inprimatzean lortzen den fitxategiak ez du balio aitorpena aurkezteko; informazio ondorioetarako baino ez da eskaintzen.

Araudia

476/2025 Foru Agindua, azaroaren 26koa, zeinaren bidez onesten baitira 770 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Autolikidazioa» izenekoa eta 771 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua» izenekoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira.

4/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga.