Aurkezteko epeak

Kuota bateratuen banaketaren aitorpena aurkeztera behartutako zergadunek zerga horren aitorpen-likidazioa hilero edo hiruhilero aitortu beharko dute aitorpena zein produkturengatik aurkezten denaren arabera:

  • Elektrizitatearen gaineko zerga berezia:
    • Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen 5 lanegunen barruan.
    • Hiruhilero. Sortzapenak gertatu diren hiruhilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen bost lanegunen barruan.
  • Garagardoaren gaineko zerga berezia, tarteko produktuen gaineko zerga berezia eta alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga berezia:
    • Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo bigarren hilabetearen lehen 5 lanegunen barruan.
    • Hiruhilero. Sortzapenak gertatu diren hiruhilabetea amaitu ondorengo bigarren hilabetearen lehen bost lanegunen barruan.
  • Hidrokarburoen gaineko zerga berezia eta tabako laboreen gaineko zerga berezia:
    • Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen bost lanegunen barruan.