Jarduera eta Establezimendu Kodea (JEK)

Jarduera jakin bat eta jarduera hori gauzatzen den establezimendua identifikatzen dituen kodea da.

Establezimendu berean jarduera bat baino gehiago garatzen direnean, jarduera hainbat kode esleituko zaizkio.

Era berean, pertsona batek jarduera bera establezimendu batean baino gehiagotan egiten duenean, jarduera garatzeko erabiltzen duen establezimendu hainbat kode esleituko zaizkio.

Kodeak 13 karaktere izango ditu, eta honela banatuta geratuko dira:

  1. ES letrak izango dira lehendabiziko bi karaktereak.
  2. Hirugarren, laugarren eta bosgarren karaktereak zero izango dira.
  3. Seigarren eta zazpigarren karaktereek lurralde erregistroko inskripzioa egiten den kudeaketa bulegoa identifikatzen dute.
  4. Zortzigarren eta bederatzigarren karaktereek jarduera identifikatzen dute.
  5. Hamargarren, hamaikagarren eta hamabigarren karaktereen bidez adieraziko da inskripzioko zenbaki sekuentziala, jarduera bakoitzaren barruan, kudeaketa bulegoko lurralde erregistroan.
  6. Hamahirugarren karakterea kontrol letra bat izango da.