Araudia

Gaurko GAOn zerga arloko hainbat arau argitaratu dira

.

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hiru Foru Arau eta Foru Agindu bat argitaratu dira:

  • 2/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga ordenamendua apirilaren 29ko 3/2025 Legeak Euskadiko Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean sartu dituen aldaketetara egokitu eta beste zerga aldaketa batzuk onestekoa. (GAO)
     
  • 3/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Osagarriari buruzkoa. (GAO)
     
  • 4/2025 Foru Araua, azaroaren 24koa, zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari buruzkoa.(GAO)
     
  • 476/2025 Foru Agindua, azaroaren 26koa, zeinaren bidez onesten baitira 770 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Autolikidazioa.» izenekoa eta 771 eredua, «Zenbait finantza entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga. Ordainketa zatikatua.» izenekoa, eta eredu horiek aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira. (GAO)