Auzitegi Gorenaren epaia, tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatiko % 1,5eko tasari buruzkoa
Zuzenbidearen araberakoa da energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresei exijitzea, banaketa-sareen titularrak ez izan arren.
- 231

Auzitegi Gorenak, 2025eko urriaren 20ko epaian, adierazten du zuzenbidearen araberakoa dela udal-tasa eskatzea energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresek bide publikoetan kableak eta eroanbideak erabiliz tokiko jabari publikoa modu berezian aprobetxatzeagatik, nahiz eta enpresa horiek jarduera horretarako erabiltzen dituzten banaketa-sareen titularrak ez izan.
Era berean, ebazten du kasu honetan ez dela aplikatzekoa telekomunikazio-operadoreei buruz ezarritako doktrina, eta tokiko tasa hori ezartzea ez dela zeharkako karga gehigarritzat hartzen.
Auzialdiko salak energia elektrikoa merkaturatzen duen enpresa baten apelazio-errekurtsoa ezetsi zuen. Auzitegi Gorenak berretsi egiten du errekurritutako epaia, eta deklaratzen du udal batek tasa hori eska diezaiekeela sareak erabiltzen dituzten enpresei, nahiz eta sareen titularrak ez izan.
Informazio gehigarria: EGren 2025-10-20ko epaia gaztelaniaz (PDF)