Lehentasunezko mezenasgo jarduerak 2025-2029 epealdirako
Argitara eman da 17/2025 Foru Dekretua, interes orokorreko xedeen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak 2025-2029 epealdirako ezartzen dituena.
- 702

Foru dekretu honen bitartez onesten dira 2025-2029 epealdian lehentasunezkotzat joko diren jarduerak eta zer beharkizun eta baldintza bete beharko diren jarduera horiek garatzeko. Halaber, zehazten da zer entitatek izan behar duten ekarpenen onuradunak, hala dagokienean, eta zer beharkizun eta baldintza bete behar diren jarduera horien garapenean.
Informazio gehiago:
- 17/2025 Foru Dekretua, azaroaren 4koa