Makina bidezko salmentako jarduera osagarria

Aldi baterako salbuespen partziala, makina bidezko salmentako jarduera lagungarri eta osagarrietarako.

Aldi baterako salbuespen partzial bat ematen da, 5 urterako, betiere TicketBAI obligazioaren alderdi jakin batzuk bete beharrekoak diren egunetik aurrera, zergapekoek jarduera baten esparruan makina bidez egiten dituzten eragiketetarako, baldin eta haiek jarduera nagusiaren lagungarri eta osagarritzat hartzen badira. Hala, edozein motatako produktuak saltzeko makinak dituztenak TicketBAI betebeharretik partzialki salbuetsita geldituko dira Ogasuneko zuzendariaren 2022ko azaroaren 21eko Ebazpenean jarritako baldintza hauek betetzen dituztenean.

TicketBAI betebeharra betetzeko, Zerga Administrazioari TicketBAI altako fitxategi bat bidaliko zaio makina bakoitzeko, eta fitxategi horretan makina horrek egindako eragiketa guztiak jaso behar dira, datuen azken erauzketatik edo kontagailua edo haren baliokidea irakurri denetik egindakoak. Bidalketa gutxienez hilean behin egingo da.

Informazio gehiago: