Zerga itunduen diru bilketa metatua Gipuzkoan 2025eko urriaren 31ra arte
Urrira arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %13,0 izan da aurreko urtearekin alderatuta, sarrera gordinak %7,8 hazi direlako, eta itzulketek %6,4 gutxitu direlako. Zuzeneko zergak %11,2 handitu dira, zeharkako zergak %13,9 eta Estatuarekiko doikuntzak %17,6.
- 118

Zerga bilketa likido metatuak urrira arte izandako bariazio hori, neurri handi batean, 2024ko uztailean mutualistei egindako ezohiko itzulketek eragin dute, eta horiek desitxuratu egiten dute konparaketa. Eragin hori kontuan hartuko ez bagenu, bariazioa %8,9 izango litzateke.
Eragin horretaz aparte, urrira arteko bilakaera positiboa esplikatzen du, alde batetik, sarrerek ondoko kontzeptuetan izandako hazkundeak: lan atxikipenak, kapital higikorraren etekinen atxikipenak, BEZa eta ondare eskualdaketen gaineko zerga. Bestalde, urrira arteko zerga bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean aipatu behar da ondare irabazien atxikipenak jaitsi direla eta sozietateen gaineko zergaren itzulketak handitu.
Informazio gehiago: Zerga-bilketa urria (PDF)