Epez kanpo al nago?


Ondarearen  urteko aitorpena (714 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zigor handiagoa ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena internet bidez aurkez daiteke. Modalitate hau ondareari buruzko 714 ereduan kontsulta daiteke.

Ordainketa helbideratu egingo da.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du eta zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa edo positiboa bada (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean):

Errekerimendurik gabe (Foru Ogasunak ez dizu aitorpena aurkezteko eskatu)

  • 6 hilabete arteko atzerapena: %5eko errekargua aplikatuko da ordaindu beharreko kuotaren gainean.
  • 6. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.
  • Urtebetetik gorako atzerapena: %10eko errekargua eta berandutza interesak aplikatuko dira.

Errekerimenduarekin (Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko eskatu dizu)

  • Urraketa larriagatik zerga kuotaren gaineko %50eko isuna ezarriko zaizu (%30eko adostasuna emanez gero).

Errekerimenduei kasu ez egiteagatik zigorrak

Foru Ogasunak aitorpena epez kanpo aurkezteko eskatzen badizu eta errekerimenduari ez badiozu kasu egiten, Ogasunak atzerapena jakinaraziko dizu. Zenbat eta jakinarazpen gehiago jaso, handiagoa izango da zigorra.

Hiritarrentzako, oro har

  • 1. jakinarazpena: 150 euro
  • 2. jakinarazpena: 300 euro
  • 3. jakinarazpena: 600 euro

Enpresari edota profesional autonomoentzako

  • 1. jakinarazpena: 300 euro
  • 2. jakinarazpena: 1500 euro
  • 3. jakinarazpena: aurreko urteko negozio cifraren %2 (gutxienez 10.000 euro, gehienez 40.000 euro).