Autolikidazio proposamena

Aurtengo kanpainan hamabigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera errentako autolikidazio proposamenak. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 193.588 proposamen onartu ziren, bidalitakoen %86,4.

Zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dugunean bakarrik prestatzen ditugu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak bidaltzen dira akatsik ez dutela irizten denean.
  • Beraz, proposamena urte batean jasotzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere jasoko denik.

“Autolikidazio proposamena” modalitatean zergadunak postaz jasotzen du Foru Ogasunarengandik aitorpena eginda. Proposamen hori igorpenaren egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Zergadunak aitorpena zuzena dela egiaztatu ondoren onartu behar du autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean, apirilaren 10etik ekainaren 25era.

Deklarazioa zuzena bada eta onartu egin nahi baduzu, bi modutan egin dezakezu:

  • Telefonoz, 902 100 040 zenbakira deituz: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den gakoa eskatuko dizkizute.
  • Webgune honetako ”autolikidazio proposamenak “ aukerak honakoa ahalbidetuko dizu:
    • Proposamena bidali dizugun jakitea: IFZ sartuz.
    • Proposamena ikustea bidali bazaizu: azken ekitaldietariko baten kuotaren zenbatekoa sartuz
    • Proposamena onartzea: zure IFZ eta proposamenean azaltzen den gakoa sartuz.
    • Nobedade gisa, aurtengo kanpainan posible da proposamena onartzea jasotzen diren bi kenkariren zenbatekoak aldatuta: dohaintzena eta kuota sindikalarena. Horren ondorioz, autolikidazioaren emaitza ez da jatorrizko proposamenean ageri den berdina.

Autolikidazio proposamena ez bada onartzen zuzena ez delako (errenta batzuk ez dira sartu edota aitorpenean bildu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea dago) edo beste edozein arrazoirengatik, aitorpena egiteko erabil daitekeen beste modalitateren batera jo beharko da.

Autolikidazioaren emaitza

Ordaintzekoa 
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, zergadunak adierazitako kontuan kargatuko da zerga zorra.

Ordaintzeko bi modu daude, ordainketa zatitzen den edo ez:

  • Zorra ez bada bi zatitan ordaindu nahi, 2012ko uztailaren 2an kargatuko da zergadunaren kontuan.
  • Bi zatitan ordaintzea aukeratzen bada, bi kargu egingo dira:
    • Lehenengoa, zorraren % 60, 2012ko uztailaren 2an.
    • Bigarrena, zorraren % 40, 2012ko azaroaren 12an.

Itzultzekoa 
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan sartuko da. Izapide hori autolikidazioa aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen egingo da.

Informazio gehiago

Autolikidazio proposamenaren adibideak:

Iaz bai baina aurten proposamenik jasoko ez dutenei bidalitako komunikazioa: