Atxikipena egitera behartuak
115 ereduaren bitartez atxikipena egitera behartuak daude ondoko pertsona edo entitateak PFEZ zergaren eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorra) edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei higiezin hiritarraren errentamendutik sortutako etekinak ordaindu dizkietenean.
- Pertsona juridikoak eta gainerako entitateak, jabeen komunitateak eta errentak esleitzeko erregimenean dauden entitateak barne.
- Enpresari indibidual edo profesionalak, beren jardueretan arituaz etekin horiek ordaintzen dituztenean.
- Lurralde espainiarrean egoitzarik ez duten pertsona fisiko eta juridikoak eta gainerako entitateak, bertan establezimendu iraunkorraren bidez aritzen direnean.
Ez dago atxiki beharrik
- Enpresek beren langileentzako etxebizitzak alokatu dituztenean.
- Errentatzaile berari urtebetean gehienez 901,52 euroko errenta ordaindu zaionean.
- Errentatzaileak errentamenduagatik Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan tributatu behar duenean.
- Leasing kontratuak direnean.