115 Hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan emateagatik lortutako etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Atxikitzeko betebeharra duten eta higiezin hiritarren errentamenduagatiko edo azpierrentamenduagatiko etekinak ordaintzen dituzten subjektu pasibo eta zergadunek aurkeztu beharko dute.

Zer aitortzen da?

Aurreko hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, atxikipen tasa aplikagarrien arabera kalkulatuta.
Urtea amaituta, urteko 180 eredua aurkeztuko da eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenerako epea ireki aurretik, zergadun bakoitzari emango zaio 10-I eredua.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

  • Hiruhilekoa. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkezteko.
  • Hilekoa. 6.010.121,04 euro baino eragiketa bolumen handiagoa dutenek otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, irail, urri, azaro, abendu eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkezteko.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko. 

Laguntza programak

Sakatu loturan programa eskuratzeko.

Araudia

662/2014 Foru Agindua, abenduaren 11koa, 115 eredua («Per tsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra
duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Ondasun higiezin hiritarren errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa») eta hori aurkeztu eta ordaintzeko moduak eta epeak onartzen dituena.

33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.

17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16ekoa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duena. (PDF)

Lotutako ereduak

180 Hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena
10-I Hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutako etekinak. Atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiriak
109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
200 Sozietateen gaineko Zerga eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (establezimendu iraunkorrak)